Gaur goizean, 12etan,
"Go4zen Arkhitektoak" arkitektura estudioko Iñigo eta Haritz etorri zaizkigu hitzaldi bat ematera. Horretan, karrera amaitu ondoren arkitektura ikasle batek hartu dezakeen bidea azaldu digute, haien esperientzian oinarrituz. Iñigok eta Haritzek karreran ezagutu zuten elkar. Bakoitzak bide ezberdinak hartu zituen karreran zehar, baina behin karrera amaitzean arkitekto kolegioan izena ematea eta estudio bat sortzea erabaki zuten. Orain arte proiektu txikiak pentsatu dituzte, eta horiek azaldu egin dizkigute:
Irunen etxe unifamiliar baten erreforma egitea izan zen haien lehenengo proiektua. Proiektu honetan, zenbait zailtasunekin topo egin zuten. Alde batetik, oso espazio txikiko etxe batean bezeroak eskatutako gauza guztiak sartzea lortu behar zuten. Bestetik, etxea kokatuta dagoen inguruaren maldak hartu behar zituzten kontuan.
Haien bigarren proiektua Orkoiengo udal pilotalekua egitea zen. Proiektu honetarako konkurtso batera aurkeztu behar izan ziren, eta honek pilotalekuari buruz zituen baldintzak bete. Iñigo eta Haritzi, ez zitzaien baldintza horietako bat ondo iruditzen, eta haien proiektuan baldintza hori aldatu egin zuten. Horren ondorioz, haien proiektuak ez zuen konkurtsoa irabazi.
Bi arkitekto hauek egindako beste proiektu bat Forondako baserri baten erremodelazioa izan zen. Proiektu honetan jabeari handiegi geratu zitzaion ukuilua birmoldatu behar zuten.
Azkenik, arkitekto hauek azaldu diguten azkeneko proiektua, Cantabriako merkatu batean zentro kultural bat egitearena izan da.
Iñigo eta Haritz hitzaldiaren momentu batean
Ondorio bezala esan dezaket oso onuragarria izan zaidala hitzaldi hau, karrera bukatu berri duten bi ikasleen esperientziak eta proiektuak azaltzen zizkigulako. Beraz, mota honetako hitzaldiak maizago egotea gustatuko litzaidake.
Hurrengora arte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina