2014(e)ko martxoaren 3(a), astelehena

Tailer bateratua



Donostiako arkitektura eskolak ikasgai programan tailer bateratua deituriko ikasgaia prestatu egin du. Ikasgai honetan hainbat ikasgai batzen dira, guztietatik dakiguna proiektu bakar batean biltzeko asmoarekin.


Bigarren lauhilabete honetan ikasgaia taldeka izango da. Nire taldea Iker Anduezak, Mikel Bellidok eta Asier Martinezek osatzen dute.


Ikasgai honekin 5 aste emango ditugu, eta helburua Luis Peña Ganchegui arkitekto euskaldunak egindako Imanolena etxea aztertzea eta ulertzea izango da.


Aste bakoitza ikasgai bateko irakasle batek zuzenduko du. Ikasgai honetan parte hartzen duten ikasgaiak honako hauek dira: ProiektuakII , Irudigintza II, Eraikuntzaren Analisia II, Arkitekturarako Sarrera eta Geometria II.

Nik aste bakoitzean egindako lana blogera igoko dut.

Ikasgaia hasteko irrikitan nago!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina