2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

Ikasle logela II


Pasa den astean maketarekin poz-pozik iritsi ginen klasera. Klasera heltzean irakasleek maketen zuzenketak egiten hasi ziren. Hasieran dena ondo zegoela bazirudien ere, hainbat akats larri zituzten.

Nire kasuan, egindako bainugela handiegia zen. 3x2 ko azalera zuen, hau da 6m2koa. Kontuan izanik bainugela estandar batek 3'5m2ko azalera duela nik egindakoa ia bikoitza zen. Baina hori ez zen guztia! Konturatu gabe bainuontzia 2 metroko luze eta metro bateko zabaleraz egin nuen, jauregi bateko bainuontia izango balitz bezala! :) Orduan, hori izan da nik maketa berri honetan egin behar izan dudan zuzenketa bakarra. Komuneko pareta txikiagotu. Nire kasuan, 0'5m txikiagotu dut, eta ondorioz, bainuontzia ere bai.
Hori dela eta, leihoak ez zuten koinziditzen, eta ondorioz, horma guzti hori berriz ere egin behar izan dut.
Gainera bainugela txikiagotzean komun-ontzia tokiz aldatu dut.
Bainugelari 0'5m kendu diogunez, logelari irabazi diogu. Beraz, altzari guztiak ezkerrera mugitu ditut eta eskuinean gau-mahai bat sartu dut.
Sarrerako atea dagoen pareta aldatu ez dudanez, atea irekitzean espazioa geratzen da atearen atzean. Orduan, pertxero bat jarri dut berokiak zintzilikatzeko, eta horrela, espazio hori aprobetxatuz.
Horrez gain, pasa den asteko maketan egin gabe utzi nituen xehetasun gutxi batzuk ezarri ditut, hala nola, ateak, lanparak eta fluoreszenteak, eta koadro bat. Azken hau lo egiteko eremua eta ikasteko tokia erlazionatzeko jarri dut.

Orain, behin-betiko maketaren eta hasierako maketaren konparazioa ikusiko dugu:




Hasierako maketaren oinplanoa




Bukaerako maketaren oinplanoa


Orain maketa berriaren argazki batzuk ikusiko ditugu:



 Lo egiteko eremua





Ikasteko eremua





Bainugela





Koadroa eta lanparak




Atearen atzeko pertxeroa


Azkenik, maketaren planoak egin ditut:




Oinplanoa eta altxaera





Oinplanoa



Altxaera