2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

Etxebizitza-estudioa



Proiektuak II ikasgaia bukatzeko azkeneko proiektua baino ez da falta. Oraingoan egin behar dugun proiektua, Ondarreta hondartzaren parean kokatzen den orube libre batean etxebizitza-estudio bat egitea da. Nik, nire proiektua pentsatu aurretik orube horren inguruetatik buelta batzuk eman nituen, inguruko eraikinak aztertzeko asmoz. Hauek aztertu ondoren, konturatu nintzen eraikin guztiak ez zutela zerikusirik bata bestearekin: euskal tipologiako etxeak, etxe modernoak, jauregi moduko etxeak... Hau guztia ikusita, nik ere etxe singular bat egitea erabaki nuen. Burura etorri zitzaidan lehendabiziko ideia dorre bat egitea izan zen. Dorrearen inguruan, L eran nire etxea egongo litzateke, eta etxearen goiko pisuan arkitektura estudioa. Orduan, dorreaz baliatuko nintzateke bezeroak estudiora eta etxekoak etxera zuzentzeko, hau da, portal moduan erabiliko nuke dorrea. 

Hori zen nire hasierako proiektua, baina klasean irakasleek zuzenketak egin ondoren, hainbat gauza aldatu behar izan nituen. Alde batetik, esan zidaten dorrea L forma zuen eraikinetik bereizteko. Horrez gain, esan zidaten dorrean estudioa sartzea, eta beste eraikina etxerako soilik uztea. Gainera, etxebizitzan egindako barne banaketaren simetrikoa egitea proposatu zidaten, horrela eguzki-izpiak hobeto aprobetxatzeko asmoarekin.

Blogera ez ditut plano zaharrak igoko, ez baitgaituzte inora eramaten, baina nire proiektuaren bilakaera nolakoa izan den azaltzea ondo zegoela uste dut.

Bukaerako proiektuaren ideograman ikus daitezke dorrea, etxea eta bi hauek lotzen dituen pasarela. Piktogramari dagokionez, orain aipatutakoak ere ikus ditzakegu, baina estalkiei eman diedan inklinazioa azalduz.


Ideograma eta piktograma


Influentziei dagokionez, Alvar Aaltok egindako Muuratsalo eraikina hartu dut erreferentzia gisa. Eraikin horretan estalkiekin jolastu egiten du, eta erdian lorategi bat sortzen du. Nik etxe horretaz baliatuz, nire eraikinen estalkiei ere inklinazio bat eman diet, hauen guztien inklinazioaren norabidea lorategi zentralera zuzentzen direlarik.


Influentziak


Ondoren bi kokapen plano egitea apropos iruditu zitzaidan. Bata 1:500 eskalan egin nuen, detaile gutxiagorekin, eta bestea 1:200 eskalan, zenbaid detaile gehiagorekin.





Gero, oinplanoak egiteari ekin nion:





Ondoren egin nuena, nire eraikinaren lau altxaerak izan ziren:




Azkenik, eraikinaren pare bat ebaketa egin nituen:






Proiektuarekin guztiz bukatzeko 1:100 eskalan maketa bat egin nuen: