2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena

Azken proiektuaren influentziak



Irakasleek bidali diguten kurtsoko azken proiektua Ondarreta hondartzaren ondoan etxebizitza eta estudio bat egitea da. Proiektua abian jartzeko lehenbizi influentzia batzuk hartu behar ditugu kontuan. Nik Mies Van der Rohek diseinatutako "Casa de 3 patios" eta Alvar Aaltok egindako Muuratsalo etxea hartu ditut oinarri. Casa de 3 patios etxea ez zen eraikitzera iritsi. Muuratsalo etxea, berriz, finlandiako izen bereko irlan eraikita dago.

Hona hemen Muuratsalo etxearen argazkiak:

Etxe hauei buruz analisi bat egin behar izan dut.

Lehenbizi, eremu pribatua eta publikoa aztertu dut. Urdinez dagoena eremu publikoa da, berdez dagoena pribatua eta morez dagoena patio eta lorategiak.


Muuratsala etxearen oinplanta



Casa de 3 Patios etxearen oinplanta


Ondoren nukleo hezeak non dauden aztertu dut. Marra urdinez dagoena sukaldea da eta marra berdez dagoena komunak. 

 Muuratsala etxearen oinplanta

 Casa de 3 Patios etxearen oinplanta


Azkenik, bi etxeen ibilbideak aztertu ditut.


 Muuratsala etxearen oinplanta


 Casa de 3 Patios etxearen oinplanta

2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Tailer bateratua 5



Tailer bateratua ikasgaiarekin bukatzeko Imanolena etxearen zuinketa prestatu dugu. Zuinketa honetan bai erdarazko eta bai euskarazko ikasleek parte hartu dugu. Horretarako talde berriak sortu ditugu. Nire taldean Iker Andueza, Mikel Bellido eta Unai Roldan zeuden. Talde bakoitzak funtzio berezi bat zuen. Nire taldeak zuen eginbeharra egiten ziren gauza guztiak egiaztatzea zen. Hasieran bazirudien gauza gutxi egin behar genituela, baina oker genbilen. Neurri guztiak egiaztatu behar izan ditugu, eta horietako batzuk zuzendu ere. Horrez gain, bidaltzen ziren adreiluak eta jasotzen zirenak kontrolatu behar izan ditugu. Honetan ere arazoak izan ditugu; izan ere, materialekoek 52 adreilu bidali dituztela zioten eta 50 baino ez dira iritsi. Hala ere, gure taldea horretarako zegoenez, arazoa laster konpondu dugu.

Bukatzeko esan behar da, oso ariketa polita izan dela gaurkoa, eta espero dudala hurrengo ikasturteetan zehar  holako gauzak errepikatzea. Gainera, ariketaren helburua lortu da, hau da, Imanolena etxearen zuinketa egitea.