2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

Ediculoa



Oraingoan egin dugun proiektua ebaluazioko azkenekoa izan da. Proiektu hau egiteko hainbat klase eman ditugu. Proiektuan egin beharrekoa, arkitektura eskolako lorategian dagoen ediculoan bi arkitektura ikaslerentzako espazio habitagarria egitea zen. Baina lan honen helburua ez zen bakarrik etxebizitza egitea, baizik eta etxebizitza hori eremuarekin eta batez ere lorategiarekin erlazionatzea. Horretarako, lehenengo klaseetan ediculoaren apunteak hartu genituen. Ondoren, benetako neurriak hartuz bistak egin genituen. Eta azkenik, geure proiektua pentsatseari ekin genion.

Lehenbizi, gure proiektuaren ideograma egin dugu, ondoren piktograma egiteko.




Ideograma eta piktograma
 




Gero, gure etxetxoaren maketa txiki bat egin dugu, hura arkitektura plazan kokatuz. 



 Etxetxoaren maketa + eremu osoa





 Etxetxoaren maketa + eremu osoa


Azkenik, gure etxetxoaren maketa handiago bat egin dugu, lorategia eta etxearen barne banaketa ikus daitekelarik. Gainera, zenbait plano egin ditugu: etxearen eta barne banaketaren oinplanoa, etxearen ebaketa, etxearen altxaera eta eskaileretatik egindako ebaketa.




Etxetxoaren eta lorategiaren maketa



Etxetxoaren eta lorategiaren maketa



Etxetxoaren barne banaketa 


 

 Etxetxoaren barne banaketa

 
 
  
Etxetxoaren barne banaketa

 

Etxetxoaren barne banaketa

 

Etxetxoaren barne banaketa (eskailera azpiko zuloa ikus daitekelarik)



Eremu osoaren oinplanoa



Barne banaketaren oinplanoak



Ebaketak




Ebaketa eskaileretatik


Orain nire proiektua azalduko dizuet: guri emandako eremua nahiko handia zen. Nik, lorategirako sarrera etxearen beste puntan jarri dut. Hori dela eta, lorategi osoa gurutzatzen duen bidea egin behar izan dut. Orduan, lorategia eta nik egindako etxea erlazionatzeko, bide gainean pergola bat jarri egin dut. Horrez gain, lehen zegoen ediculoaren hormen lodierak mantendu izan ditut. Arkitektura eskolara ematen duen fatxadan lehio luze eta txikiak egin ditut, intimitatea bermatzeko, baina argi pixka bat sartzen utziz. Bukatzeko etxearen barne banaketa nolakoa izango zen pentsatsera ekin nion. Goiko pisuan bi ikasleen logelak eta komuna egotea nahi nuen. Beheko pisuan, berriz, ikasteko, irakurtzeko, deskantsatzeko eta zeozer jateko eremua egotea. Gainera, beheko pisuan txirrindulak uzteko leku bat egon behar zen, eta niri eskailera azpian uztea bururatu zitzaidan. Horrez gain, beheko pisua espazio diafanoa egin dut.

Nire proiektua pentsatserakoan, nik internet ikusitako hainbat argazkitan oinarritu nintzen. Adibidez, fatxadan lehio luzeak egitearena honako argazkitik atera nuen:


 
Lehio luze eta txikia fatxadan




Pergola adreiluzko zutabez eta goiko zatia egurrez egitearena hurrengo argazkitik lortu nuen:





Zutabeak adreiluz eta goiko zatia egurrez egindako pergola



Eskaileren azpian txirrindulak gordetzeko lekua uztearena ondorengo argazkitik atera nuen:





Txirrindulak eskailera azpian


Barne banaketari dagokionez, zenbait aulki diseinuzkoak egin ditut. Eserlekua karratua da, bizkarralde gabekoa eta oin bakarrekoa. Hurrengo argazkian oinarritu naiz diseinuzko aulki hauek egiterakoan:


  
Diseinuzko aulkiak