2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Tailer bateratua 4

Tailer bateratuko 4. aste hau eraikuntzaren analisiko irakasleak zuzendu du. Aste honetan egin beharreko lana imanolena etxea aztertzea izan da: orubea nolakoa den, etxearen egitura- eta itxitura-sistemak, eraikuntza detaileak, etabar.
 

 

2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

Tailer bateratua 3



Tailer bateratuko 3. aste hau geometriako irakasleak zuzendu egin du. Gure taldearen eginbeharra Imanolena etxeak jasaten duen argiztapena aztertzea izan da. 


Lehenik, fatxadek urteko zein unetan jasotzen duten argi gehien aztertu dugu, eta hurrengo ondoriora iritsi gara: abenduan argi-izpiek inklinazio txikienarekin jotzen dute eraikina. Horregatik, argi-izpiek zuzen jotzen dute fatxada.

  Ekialdeko fatxada: Abendua 09:00



   Hegoaldeko fatxada: Abendua 11:00



  Mendebaldeko fatxada: Abendua 16:00


Iparreko fatxada argiztatzen ez denez ez dugu aztertu.


Ondoren, eguzkiak urtean zehar ze ibilbide egiten duen aztertu dugu.


Argazkian ikusten diren lerro gorriak eguzkiaren ibilbidea adierazten digute urteko hiletan zehar. Gorago dagoen marra gorriak eguzkiaren ibilbidea ekainan adierazten digu. Haren azpian dagoena maiatzan eta uztailan. Hurrengoa apirilean eta abuztuan. Eta horrela hurrenez hurren azkeneko marra gorrira iritsi arte, zeinak eguzkiaren ibilbidea abenduan adierazten digun.



Gero, eguzkitzapena etxearen inguruan aztertu dugu.

Adibidez, apirilean etxearen inguruan dagoen argiztapena erakutsiko dizuet.

 
             Apirila 10:00etan                           Apirila 12:00tan                          Apirila 14:00tan

Prozesu hau bera urteko hilabete guztiekin errepikatu dugu.

Azkenik, eguzkitzapena etxe barruan aztertu dugu.


Adibidez, abuztuan etxe barruan dagoen argiztapena erakutsiko dizuet.

           Abuztua 10:00etan                        Abuztua 12:00tan                         Abuztua 14:00tan

Prozesu hau bera urteko hilabete guztiekin errepikatu dugu.