2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Tailer bateratua 5



Tailer bateratua ikasgaiarekin bukatzeko Imanolena etxearen zuinketa prestatu dugu. Zuinketa honetan bai erdarazko eta bai euskarazko ikasleek parte hartu dugu. Horretarako talde berriak sortu ditugu. Nire taldean Iker Andueza, Mikel Bellido eta Unai Roldan zeuden. Talde bakoitzak funtzio berezi bat zuen. Nire taldeak zuen eginbeharra egiten ziren gauza guztiak egiaztatzea zen. Hasieran bazirudien gauza gutxi egin behar genituela, baina oker genbilen. Neurri guztiak egiaztatu behar izan ditugu, eta horietako batzuk zuzendu ere. Horrez gain, bidaltzen ziren adreiluak eta jasotzen zirenak kontrolatu behar izan ditugu. Honetan ere arazoak izan ditugu; izan ere, materialekoek 52 adreilu bidali dituztela zioten eta 50 baino ez dira iritsi. Hala ere, gure taldea horretarako zegoenez, arazoa laster konpondu dugu.

Bukatzeko esan behar da, oso ariketa polita izan dela gaurkoa, eta espero dudala hurrengo ikasturteetan zehar  holako gauzak errepikatzea. Gainera, ariketaren helburua lortu da, hau da, Imanolena etxearen zuinketa egitea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina